Baserrialdearen eta hiriaren arteko harremanak: erronka bat eskualdearentzat !

 

Joan den apirilaren 6an, Akitania Berriko garapen kontseiluak Arroxelan bildu ziren.

"Baserrialdearen eta hirien arteko aliantzei" buruzko gure eskualde-inkestaren lehen emaitzak aurkeztu ziren eta horiei esker gaia sakondu ahal izan da.

 

Carto réponses questionnaire

  

Duela zenbait aste, Akitania Berriko garapen kontseiluek inkesta bat abian ezarri zuten gai honi buruz: “Zer aliantza baserrialdearen eta hirien artean?"

Lehen 1 200 erantzunetatik % 40 baino gehiago Ipar Euskal Herritik heldu da!

Gai zabala da, eta ezin da beste errealitate batzuetarik berezi, hala nola, mugikortasuna, enplegua, etxebizitzen eta lurren kariotasuna, eta bistan da, ingurumena.

Galdeketa atzemanen duzu helbide honetan klik eginez.

Eta tokietako eta eskualdeetako lehen emaitzak , hemen klik eginez


Lehen lan kolektibo hau funtsezko urratsa da Garapen Kontseiluen Eskualde Koordinazioaren antolaketan, eta Ipar Euskal Herriko Garapen Kontseiluak bere lekua badu.
Sylviane ALAUXek Garapen Kontseilua ordeztu zuen Arroxelako Eskualdeen Sarearen Topaketetan, joan den apirilaren 6an...

Eta ondoko Eskualdeen Topaketak Ipar Euskal Herrian iraganen dira heldu den abuztuaren 29an!